Asteazkena, 2018.eko Ekainak 13
Kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako finalak izango dira jokoan, 19:00etan hasita, Bidania-Goiatzen; Gipuzkoako gainontzekoak eta eskualdetako txapelketetakoak hurrengo jardunaldian dira jokatzekoak
Ostiral honetan (2018-06-15) jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketaren eskuz banaka lau terdiko lehendabiziko finalak. Hain zuzen ere, kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako finalak izango dira ikusgai, 19:00etatik aurrera, Bidania-Goiazko Ernio frontoian.
Gipuzkoako gainontzeko finalak (kadeteen 1. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak) eta eskualdetako txapelketetakoak (kadeteen 1. eta 2. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak, bai Ekialdeko lehian bai Mendebaldekoan) datorren jardunaldian, ekainaren 24koan, dira jokatzekoak.
Hona hemen asteburu honetako finalen jaialdiaren xehetasunak:
Ekainak 15, ostirala, 19:00, Bidania-Goiatz - Ernio. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka lau terdian, kadeteen 2. maila:
AZKARGORTA (EIBAR) / IBARLUZEA (GOIERRI)
2. Eskuz banaka lau terdian, jubenilen 2. maila:
OTAÑO (TOLOSA-AURRERA) / ELOLA (TOLOSA-AURRERA)
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
domusa teknik isb
bosonit unibasket
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren