Igandea, 2011.eko Irailak 11
GIPUZKOAKO AIZKORA TXAPELKETA
Olasagastik berreskuratu egin du txapela
Igeldoko aizkolariak irabazi du Gipuzkoako Txapelketa, 2 minutu eta 35 segundoko aldea aterata Otaegi txapeldunordeari. Horrenbestez, Olasagastik 12 txapel jantzi ditu 1993 urteaz geroztik.
Gaur arratsaldez (irailak 11) jokatu da txapelketa Bedaion eta jendetza bildu du herri kirol saioak. Aizkora txapelketan ondoko bost aizkolariok neurtu dituzte indarrak: Iñaki Azurmendik (Arriaran, Beasain; 39 urte), Jexuxmari Mujikak (Ibarra; 34 urte), Joxemari Olasagastik (Igeldo, Donostia; 52 urte), Joseba Otaegik (Zizurkil; 28 urte) eta Ugaitz Mugertzak (Mutriku; 24 urte).
Aizkolari bakoitzak 10 enbor ebaki beharko ditu (Euskadiko Txapelketako finalean baino bi oinbiko gutxiago): 4 enbor 54 ontzako, 4 enbor 60 ontzako eta 2 enbor 72 ontzako.
Joseba Otaegik moztu ditu azkarren aurreneko lau enborrak; hots, bi kanaerdiko eta bi 60 ontzakoak, baina augarren enborra ebaki baino lehen dezente hurbildu zaio Olasagasti, eta bosgarren enborra ebakita (lehen oinbikoa) txapeldunak hartu du aurrea, eta nahikoa izan du erritmoari eustea.
Otaegik ere ongi eutsi dio bigarren postuari. Hirugarren posturako lehian, Mujika aritu da bosgarren postuan bosgarren enborrean, baina ebaki aurretik harrapatu du Azurmendik eta segundo bat lehenago bota du Arrairangoak; ordurako atzeratzen hasia zen Mugertza eta bosgarren amaitu du, baina ez da ahaztu behar lehen aldiz jokatu duela maila nagusiko txapelketa. Azkena amaitu duenez, heldu den denboraldian II. Mailan jardun beharko du.
SAILKAPENA HEMEN SAKATU
GAZTE MAILAKO AIZKORA TXAPELKETA
Gazte Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako sailkapena.
1. Eneko Saralegi
2. Eneko Otaño +01:26
3. Eloy Corchero
4. Julen Olano
5. Joxean Etxeberria
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106