AGINDUA, 2018ko ekainaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitira 2018. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, agindu honen bidez, diru-laguntzen lerro bat ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzen laguntzeko. Izan ere, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko jarduerak sustatzeari garrantzizko irizten dio Eusko Jaurlaritzak, eta horregatik egiten du deialdi hau. Oro har, kirola bultzatzeko pizgarri dira lehiaketok, lehiarako marko bat eskaintzen die goi-mailako euskal kirolariei eta jarduera ekonomikoa sortzen dute. Euskadiko kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen arabera, goi-mailako kirola herri-interesekoa ere bada; izan ere, batetik, funtsezko faktorea da Euskal Autonomia Erkidegoan oinarrizko kirola garatzeko, eta, bestetik, Estatu-mailako eta nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan errepresentazio-funtzioa du. Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio komunei ematen die goi-mailako kirola antolatu eta sustatzeko eskumenaz baliatzeko ahalmena. Xehetasun gehiago hemen
real sociedad
ajax
bm. loyola 27
bera bera 23
loizaga 33
aiala zarautz z.k.e. 31
bm. loyola 35
ereintza aguaplast 34
lagun onak cd 0
leioa sd 0
talenom boet mataró 58
mondragon unibertsitatea 80