AGINDUA, 2018ko ekainaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita diru-laguntzak emateko erregimena 2018an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, agindu honen bidez, diru-laguntzen lerro bat ezartzen du kirol-erakundeei parte hartzen laguntzeko bai nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan, kategoria absolutuan, bai emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Deialdi hau egiten da Eusko Jaurlaritzaren iritziz oso garrantzitsua delako nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartzera zuzendutako jarduerak sustatzea, hori funtsezko elementua baita euskal kirola nazioarteko esparruan egon dadin, eta kirol-jarduera sustatzeko oro har. Emakumezkoen kirolak duen garrantziaren isla ere bada, eta sustatu nahi da euskal taldeek maila goreneko lehiaketetan parte har dezatela eta izan daitezela kiroletako praktika orokorra sustatzeko pizgarria. Xehetasun gehiago hemen
Itzuliclub balonmano romo broker kirol 35
egia teila fabrika 20
trapagaran eskubaloia 24
ereintza aguaplast 31
bm. contazara zaragoza 30
mek eibar eskubaloia 29
uharte 23
il capo hondarribia - bidasoa 24
labarra-nikol pulpo ek 30
tolosa c.f. eskubaloia 31
amenabar zarautz z.k.e. 35
valinox novás 30