AGINDUA, 2018ko ekainaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita diru-laguntzak emateko erregimena 2018an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, agindu honen bidez, diru-laguntzen lerro bat ezartzen du kirol-erakundeei parte hartzen laguntzeko bai nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan, kategoria absolutuan, bai emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Deialdi hau egiten da Eusko Jaurlaritzaren iritziz oso garrantzitsua delako nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartzera zuzendutako jarduerak sustatzea, hori funtsezko elementua baita euskal kirola nazioarteko esparruan egon dadin, eta kirol-jarduera sustatzeko oro har. Emakumezkoen kirolak duen garrantziaren isla ere bada, eta sustatu nahi da euskal taldeek maila goreneko lehiaketetan parte har dezatela eta izan daitezela kiroletako praktika orokorra sustatzeko pizgarria. Xehetasun gehiago hemen
Itzulisiroko gijon basketball 69
smartlog ointxe 63
club deportivo marpex beraun-errenteria tenis de m 6
atletico san sebastian b 0
rodamientos arizti gasteiz 4
irun leka enea 2
iruki take 61
restaurante los arcos cb solares 85
irun leka enea 4
illas cíes tenis de mesa 2
gesalaga okelan gipuzkoa sortzen 68
uribealdea 28