AGINDUA, 2018ko ekainaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita diru-laguntzak emateko erregimena 2018an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, agindu honen bidez, diru-laguntzen lerro bat ezartzen du kirol-erakundeei parte hartzen laguntzeko bai nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan, kategoria absolutuan, bai emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan.
Deialdi hau egiten da Eusko Jaurlaritzaren iritziz oso garrantzitsua delako nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartzera zuzendutako jarduerak sustatzea, hori funtsezko elementua baita euskal kirola nazioarteko esparruan egon dadin, eta kirol-jarduera sustatzeko oro har. Emakumezkoen kirolak duen garrantziaren isla ere bada, eta sustatu nahi da euskal taldeek maila goreneko lehiaketetan parte har dezatela eta izan daitezela kiroletako praktika orokorra sustatzeko pizgarria. Xehetasun gehiago hemen
Itzulieibar rugby taldea 25
prb flor de escocia 12
jaen paraíso interior cb
biele isb
caja rural de zamora cbcv boecillo
ulacia zke
club ourense baloncesto 77
inveready gipuzkoa 89
domusa teknik isb 90
la laguna toyota adareva 84
sd eibar 3
athletic club 3