Osteguna, 2019.eko Urriak 3
FICA munduko atletismo film festibal bakarra da, eta kultura atletikoa sustatzea du helburu.
Myersek FICA festibalari buruz esan du aitzindaria dela munduan, eta haren bi zaletasun handiak uztartzen dituela: kirola eta kultura. Atleta eta musikologo gisa, FICA festibalaren edizio honetan pianoa joko duela aurreratu du, eta berak konposatutako musika-pieza batzuk eskainiko dituela. Zinema eta atletismoa gustuko dituzten guztiak Festibalera etortzera animatu ditu; Festibalak ez omen du inor axolagabe utziko.
Juantxo Sabadiek, Festibalaren zuzendariak, aipatu du ohorezko Aquiles sariak banatuko direla Festibalean. Aurten, Paul Tergat kenyarrak eta Carmen Valero katalanak jasoko dituzte, baita Rosalía Lázaro eta David Casino atleta paralinpikoek ere. Halaber, FICAk esker ona adieraziko dio, ohorezko beste Aquiles sari bat emanez, Yago Lamela atleta handiari, 20 urte pasatu direlako jauzi famatu hura egin zuenetik (8,56) eta 5 urte hil zenetik.
Sabadiek nabarmendu du zinema eta atletismoa gustuko dituzten gazteen artean kultura berria sortzea dela ekitaldi honen helburua, baita Donostia jomugan jartzea eta Gipuzkoaren hiriburua bost kontinenteetara zabaltzea ere.
II. edizio honetan nazioarteko 35 atleta baino gehiago izango dira, eta Festibalaren zazpi egunetan eskainiko diren askotariko hitzaldietan parte hartuko dute. FICAren 2019ko edizioan zer sari emango diren gogorarazi da (besteak beste, U23 kategorian), baita astelehenetik larunbatera atleta gonbidatuekin zer prentsaurreko egingo diren ere.
Amaitzeko, Martin Ibabek hitz egin du, Donostiako Udaleko Kiroletako zinegotziak. Eskerrak eman dizkio FICAri, hiria oso harro baitago halako ekitaldi bat hartzen duelako, eta festibal historikoa eta kalitate handikoa dela esan du.
FICA festibalean zinema-eskolako saioak ere izango dira. Saio horietan, atletismoaren munduarekin, gaiarekin eta balioekin erlazionatutako filmak proiektatuko dira egunero, eta eskola-umeek gehien gustatzen zaienaren alde bozkatu ahal izango dute.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106