Astelehena, 2019.eko Irailak 9
Datorren larunbata, irailak 14ean, Ataungo Udala eta Goiurren laguntzarekin,
Aralargo mendiak, Gipuzkoako IV orientazio rogainearen lekuko izango dira. Aralargo
mendi eta larreak, toki ezin hobeak dira mendian orientatzen ibiltzeko, eta parte
hartzaileek, mapa eta iparorratzaren laguntzarekin, mendian jarriko diren balizak
bilatzen saiatu beharko dute.
Iberogaine orientazio ligako proba izanik, Espainia zein Frantziako 250 parte
hartzaile baino gehiago hurbilduko dira Lizarrustiko parketxera larunbat goizean.
Bertan, 2 proba izango dira. Batetik 8 orduko rogainea, hauek goizeko 10.30 tan ,
Aralargo San Migueletik abiatu eta gehienez ere 8 orduko tartean, Lizarrustira itzuli
beharko dute. Eta bestetik , goizeko 11.00 tan Lizarrustiko parketxean bertan 3
orduko rogainea abiatuko da. Hauek, denbora epe laburrago batean berdina egin
beharko dute, baina hasiera eta bukaera Lizarrustin bertan izango da.
Rogaine erako orientazio probak, 2 eta 5 pertsonez osaturiko taldeetan egiten dira.
Momentu oro, taldeak batera joan behar du mendian eta orientazioa, estrategia eta
gaitasun fisikoa uztartzen dituen modalitatea da. Haiseran, parte hartzaileei, Aralargo
mendilerroko orientazio mapa banatuko zaie, 15 minutuko denbora tartean, taldeak,
8 edo 3 ordutan, biderik motzena eta baliza kopuru gehien lortuko lituzkeen bidea
zein izango den erabaki beharko du. Eta behin irteera emanda, talde bakoitzak
erabakitzen du zein bide hartu. Baldintza bakarra dago, 8 edo 3 orduko epean,
mapan azaltzen den helmugako tokian agertzea, bestela lorturiko puntuak galtzen
baitira.
Aurten, berrikuntza modura, 8 orduko proban, GPS bidezko jarraipena egingo da eta
Lizarrustiko parketxetik zuzenean eta internet bidez momentu oro jarraitu ahal izango
da parte hartzaileen ibilbidea. Eguna borobiltzeko, amaieran, otordu bat eta sari
banaketa izango da.
Informazioa eta izen ematea. https://gotorientazioa.org/aralargorogainea-
2019/
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
indupime basauri 24
mek eibar eskubaloia 25
ereintza bitek 14
c.b. san adrian 26
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
real sociedad s.a.d. c 0
athletic club b 0