Astelehena, 2020.eko Abuztuak 31
Antolatzaileek, proba bertan behera geratzen dela
Dagokien erakundeei galdetu ondoren, Fortuna Kirol Elkartetik ezagutarazten dugu tamalez 2020 Behobia-Donostia ez dela egingo.
Hilabete zailak izan dira, baina baita ahalegin, irudimen, analisi, azterketa eta ilusio handikoak ere, zeinetan lasterketa garaiko egoerara egokitzeko lasterketa plan bat landu dugun. Hala ere, pandemiaren egungo bilakaerak aurre egin beharreko aldagai gehiegi ditu.
Fortuna KErentzat funtsezkoa da Behobia osatzen dute pertsona guztien segurtasuna bermatzea: partaideak, boluntarioak, osasun langileak... baita festa bilakatzen duten ikusleena ere. Uneotan pertsona horiek guztientzat inguru erabat segurua bermatzea gure ahalmenetik kanpo dago.
Hortaz, egoera honetan izen emanda dauden pertsonei ondoko aukerak eskaintzen dizkiegu:
Izen ematea 2021eko (azaroak 14) edo 2022ko (azaroak 13) lasterketarako uztea.
Izen ematearen salneurria bueltatzea, gehienez, 18 hilabeteko epean (kudeaketa gastuen 6 euro kenduta).
Izen ematearen kopuru osoa edo zati bat dohaintzan ematea Fortuna KEri.
Datozen egunetan bere izen-ematea egin duten pertsonek bere aukera komunikatzeko prozedura azalduko zaien posta elektroniko baten bidez. Izen ematea ondorengo edizio baterako gordetzen dutenei, hurrengo egunetan Behobia Birtualerako 10 euroko deskontua bidaliko zaie e-postaz.
Pandemiak -eta lasterketan izandako eraginak- Fortuna KEren mendebeteko historiako une zailena ekarri du, bere jarraikortasuna zalantzan jartzeraino, baina kirola egitea onuragarria da eta horregatik, berme guztiekin egiten jarraitzera animatzen zaituztegu, datorren urtean berriro goza dezagun gustuko dugun moduan.
Gure nahia uneoro izan da eta da Behobia-Donostiako motorra zaretenoi ahalik eta eragozpen gutxien eragitea. Ekitaldi hau antolatzen dugunontzat oso garrantzitsua izan da lasterketa gauzatu ahalko zela sinistean erakutsitako konfiantza. Eskerrik asko une zail hauetan zuen babes, pazientzia eta ulerkortasunagatik
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106
trapagarán 24
ereintza aguaplast 23