Astelehena, 2020.eko Urtarrilak 27
Pasa den igandean, urtarrilaren 26an Aretxabaletan eskolarteko 2. Boulder Ligaxka’20aren aurrenengo proba ospatu zen. Alebin, infaltil eta kadete mailako 37 eskalatzaile, kirol gune berdina konpartitu zuten zailtasun desberdinetako blokeak gaindituz podiumera igotzeko.
Denak baldintza berdinekin lehiatzeko aukera izan zuten sexu bereizketarik gabe. Urtero bezala sailkapen mistoa ezarri zen, baita ere sailkapen orokorrean, bi proben puntuen batuketa.
Neska-mutilak adiskidetasunez eta zaletasunez ibili ziren. Pozgarria da esatea berriro Gipuzkoako eskolarteko eskalada, berdintasuneko eskola eta kiroltasunaren eredua dela.
Gipuzkoako Mendizale Federazioak Debagoieneko Eskalatzailei eskertu nahi dio primerako antolakuntzarengatik eta partaideei beraien berotasunengatik, baita ere, gurasoei seme-alabei parte hartze bultzatzeagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari lurraldeko Eskola Kiroleko sustatzailea izateagatik eta Camp Base laguntzaileari atsegitasunez partaide bakoitzari kamiseta bana emateagatik.
Jarraian, Aretxabaletako probaren sailkapenak: aquí
barcelona f.c.
madrid cff
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
levante las planas f.c.
barcelona f.c.