Asteazkena, 2019.eko Irailak 18
Horietatik 60 dira infantil kategoriakoak eta 43 kadete; irailaren 18an, 25an eta urriaren 2an izango dituzte hautaketa entrenamenduak; urrian ekingo diete saioei
Arrakasta izaten jarraitzen du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako mutilen eskuko teknifikazio proiektuak. 2019-20 denboraldian, 24 klubetako 103 pilotarik eman du izena. Infantil eta kadete kategorietako pilotariei dago zuzenduta egitasmoa, eta hauei entrenamendu tekniko espezializatua eskaintzea du xede.
Esan bezala, Gipuzkoako 24 klubetako 103 pilotarik eman du izena, 60 infantil eta 43 kadete. Infantiletan, 11 dira Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak, 35 Deba eta Urola Kosta eskualdeetakoak, eta 13 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak. Kadetetan, berriz, Tolosaldea-Goierri-Aiztondokoak 14 dira, 10 Deba eta Urola-Kostakoak, eta 19 Bidasoa-Oarso-Buruntzakoak.
domusa teknik isb
bosonit unibasket
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
movistar estudiantes
idk euskotren