Osteguna, 2020.eko Otsailak 13
Alebin kategorian nagusitu dira Adunakoak, eta infantiletan Antigua-Zaldibia taldekoak; aurretik, sailkatze-partidak jokatu zituzten parte-hartzaile guztiek
Giro bikaina bizi izan zen, larunbatean, Zaldibian. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako nesken eskuz binakako finalak izan ziren ikusgai; alebin eta infantil kategorietakoak, zehazki. Eta ez bakarrik finalak, baita kategoria horietako txapelketak osorik ere; izan ere, sailkatze-partidak jokatu zituzten finalen aurretik parte-hartzaile guztiek. Hemen klikatuz ikus daitezke norgehiagoka horien guztien emaitzak.
Adunak irabazi du aurten finala alebinetan, eta Antigua-Zaldibia taldea izan da nagusi infantiletan. Ondoren dituzue final horien xehetasunaik:
Otsailak 8, larunbata, Zaldibia
1. Eskuz binaka, alebinak:
ZALDIBIA (Lide Lopez-Lizar Azurmendi) 7 /
ADUNA (Sara Iruretagoiena-Aiara Agirrezabala) 12
2. Eskuz binaka, infantilak:
ANTIGUA-ZALDIBIA (Ilhun Gil de San Vicente-Itoitz Montero) 16 /
ESKORIATZA (Uxue Isasmendi-Udane Diaz) 4
9 bikote lehiatu dira alebinetan: Aduna, Antigua, Bergara, Igeldo, Jakintza A (Ordizia), Jakintza B (Ordizia), Urdaneta (Ordizia), Villabona eta Zaldibia. Eta 4 talde infantiletan: Altzo, Antigua-Zaldibia, Eskoriatza eta Lezo.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
grupo inmapa filipenses 76
ulacia grupo zke 67