Asteazkena, 2021.eko Martxoak 3
Larunbatean hasiko da, bi lehiekin: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa, eta gomazko paleta txapelketa gurpildun aulkian; Gipuzkoako hainbat herrik hartuko dituzte txapelketako partidak; osasun egoerak ez badu lehiaren martxa oztopatzen, ekainaren 26an izango dira finalak, Zumaian
Larunbatean (2021-03-06) hasiko da Euskal Pilota Egokituko XI. Gipuzkoako Txapelketa. Gaur (2021-03-03) aurkeztu dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa, Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala frontoian. Aipatutako erakundeetako ordezkariekin batera, txapelketa jokatuko den hainbat herritako udal ordezkariak bildu dira aurkezpenera, eta baita parte hartuko duten pilotari batzuk ere.
Bi lehia izango dira Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolariena. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.
Pagazpe, Mindara, Ostadar eta Zumaia klubeko pilotariak ariko dira. Kirolariek gogoz ekingo diote txapelketari, izan ere, hilabete asko pasa dituzte lehian aritzeko aukerarik gabe.
Larunbatean hasi eta ekaina bukaerara arte iraungo du lehiak. Jardunaldiak Gipuzkoako hainbat herritan jokatuko dituzte: Errenteria, Usurbil, Asteasu, Zumaia, Ataun, Mutriku, Alkiza, Lasarte-Oria eta Idiazabal, hain zuzen ere.
Osasun egoerak ez badu lehiaren martxa oztopatzen, finalak ekainaren 26an izango dira, Zumaian.
GEPFk eta GKEFk eskerrak eman dizkiete udal ordezkari guztiei euren frontoien ateak zabaltzeagatik. Desgaitasuna duten kirolarien gizarteratzea denon ardura dela gogorarazi nahi izan dute antolatzaileek, eta bide hori elkarrekin egiteko deia luzatu dute.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
andorra f.c. 0
eibar s.a.d. 2