Asteazkena, 2021.eko Ekainak 2
Azkoitia, Soraluze, Tolosa, Astigarraga, Donostia, Andoain, Anoeta eta Zarautz lehiatuko dira postu baten bila gomazko paletako lehian; eta Hernani, Azpeitia, Astigarraga, Tolosa, Alegia, Ataun, Oiartzun eta Bidania-Goiatz eskuzkoan; zesta-puntaz, ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute Hondarribiak eta Zumaiak batetik, eta Mutrikuk eta Donostiak bestetik
Larruzko paleta eta pala motzeko lehia bukatu berri da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa, ordea, martxan dira oraindik. Bai eskuz bai gomaz finalerdietarako sailkapena izango da jokoan asteburu honetan, eta zesta-puntaz ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute.
Gomazko paletaz, Azkoitiak, Soraluzek, Tolosak, Astigarragak, Donostiak, Andoainek, Anoetak eta Zarautzek lortu nahi dute finalerdietarako txartela, final-laurdenen itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte asteburuan. Azkoitiak, Tolosak, Andoainek eta Anoetak irabazi zuten joanekoetan, baina ikusteko dago jardunaldi honek gauzak aldatuko ote dituen.
Zesta-puntako lehian, ligaxkako 5. eta azkenaurreko jardunaldia izango da jokoan: Hondarribiak eta Zumaiak neurtuko dituzte indarrak batetik, eta Mutrikuk eta Donostiak bestetik.
Eskuzko txapelketan, azkenik, finalerdietara sailkatzeko lehiatuko dira Hernani, Azpeitia, Astigarraga, Tolosa, Alegia, Ataun, Oiartzun eta Bidania-Goiatz. Azpeitiak, Astigarragak, Alegiak eta Oiartzunek irabazi zituzten final-laurdenen joanekoak; ea itzulerakoetan zer pasatzen den.
Indarrean dauden neurriak jarraituz, txapelketa hasi zenetik egin duten bezala, jaialdi guztiak ateak itxita jokatuko dituzte.
Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetako kartelera:
EKAINAK 4, OSTIRALA
- 18:30, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / HERNANI (eskua)
EKAINAK 5, LARUNBATA
- 09:30, Zarautz-Zinema: ZARAUTZ / ANOETA (gomazko paleta)
- 10:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / TOLOSA (gomazko paleta)
- 10:30, Ataun-Auzoeta: ATAUN / ALEGIA (eskua)
- 11:00, Bidania-Goiatz-Ernio: BIDANIA-GOIATZ / OIARTZUN (eskua)
- 11:00, Amezketa-Larrunarri: TOLOSA / ASTIGARRAGA (eskua)
- 15:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN / DONOSTIA (gomazko paleta)
EKAINAK 6, IGANDEA
- 10:00, Soraluze-Udalekoa: SORALUZE / AZKOITIA (gomazko paleta)
- 11:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / DONOSTIA (zesta-punta)
- 17:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / ZUMAIA (zesta-punta)
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
indupime basauri 24
mek eibar eskubaloia 25
ereintza bitek 14
c.b. san adrian 26
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
real sociedad s.a.d. c 0
athletic club b 0