Asteazkena, 2021.eko Irailak 1
Asteburuan (2021-09-05) ekingo diote 58. edizioari Euskal Herriko 6 taldek (tartean Gipukoako hiru: Behar Zana, Txost eta Zubieta); gauzak ondo, urriaren 3an jokatuko dute finala, Oiartzunen
Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da, asteburuan (2021-09-05), lehiaketa ofizialen 2021-22 denboraldia.
Euskal Herriko 6 taldek eman du izena 58. edizio honetan, eta Gipuzkoak hiru ordezkari izango ditu: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta.
Bi multzotan lehiatuko dira parte-hartzaileak:
A MULTZOA
Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
B MULTZOA
Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 5eko jardunaldian hasi eta 19kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Eguraldiak eta osasun egoerak ez badute baldintzatzen txapelketaren martxa, irailaren 26ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.
Eta, hala, irabazleek urriaren 3an jokatuko lukete finala, Oiartzungo plazan.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106