Ostirala, 2021.eko Azaroak 26
Emakumezkoen teknifikazio proiektua martxan da berriro, eta 30 bat pilotari ari da parte hartzen saioetan; paletaz (gomazko paleta ezker horman eta paleta argentinarra trinketan) eta eskuz (ezer horman) ari dira trebatzen Gipuzkoako neska pilotariak; eskuzko teknifikazioa eskaintzen den lehendabiziko aldia da
Emakumezkoen teknifikazio proiektua ere martxan da berriro 2021-22 denboraldian. Ezker horman (gomazko paleta eta eskua) zein trinketan (paleta argentinarra) izango dira saioak aurtengoan. Hain zuzen ere, eskuzko teknifikazioa lehendabizikoz izango dute aukeran Gipuzkoako neska pilotariek.
Emakumea Pilotari proiektuarekin batera jarri zituen martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) emakumezkoen paletako teknifikazio saioak, 2014-15 denboraldian. Ikasturte horretan proba egin zen hilabetez, eta hurrengo denboraldian urritik ekainera bitarteko eskaintza izan zen.
Hasierako urteetan, 2008-2009 denboraldira arte, hain zuzen, trinketerako teknifikazio saioak eskaintzen ziren soilik. Izan ere, ikusi zen pilotariek jokamolde horretan aritzeko arazoak zituztela. Ezohiko instalakuntza bat izateak eta bertan aritzeko beharrezko baliabiderik ez izateak espezialitate horrekiko zailtasunak sortzen baitzituen.
Denboraldi hartatik aurrera, ordea, ezker hormara ere zabaldu zen eskaintza, eta arrakasta izugarria izan zuen, gainera. Hori dela eta, hurrengo urtean aurre-teknifikazio saioak egin ziren pilotariak aukeratzeko, eta adin muga ere jarri zen (25 urte) maila baxuena zuten taldeetan. Ondorengo urteetan, aldiz, teknfikazioko izen-emateak beherako joera hartu zuen, eta aurre-teknifikaziorik ez egitea erabaki zen.
GOMAZKO PALETA
Jon Juanes IRURA asteartea
Naroa Arretxe (Behar Zana)
Izaro Etxarri (Txulobi)
Laia Garmendia (Hernani)
Maddi Iriondo (Hernani)
Sara Iruretagoiena (Behar Zana)
Irati Miner (Hernani)
Alaitz Navarro (Txulobi)
Irati Santano (Behar Zana)
Irati Tejeria (Behar Zana)
Aiora Zubillaga (Txulobi)
Maider Mendizabal URNIETA asteartea
Ariane Arrieta (Hernani)
Ekhiñe Balerdi (Hernani)
Miren Goikoetxea (Hernani)
Eli Gutierrez (Hernani)
Maider Huizi (Hernani)
Amaia Irazustabarrena (Hernani)
Oneka Karrera (Intxurre)
Ane Kerejeta (Hernani)
Itziar Lopetegi (Su-Berri)
Enara Macicior (Hernani)
Nagore Murua (Intxurre)
Eider Otaegi (Hernani)
ESKUA
Patri Espinar ANTZUOLA asteazkena
Idoia Agirrezabal (Bergara)
Maddi Barrocal (Bergara)
Maialen Etxegarai (Aloña Mendi)
Leire Galeano (Olalde)
Naroa Galeano (Olalde)
TRINQUETE PALETA ARGENTINA
Maider Mendizabal RAMONTXU BERRI IRUN osteguna
Ariane Arrieta (Hernani)
Miren Goikoetxea (Hernani)
Maider Huizi (Hernani)
Amaia Irazustabarrena (Hernani)
domusa teknik isb
bosonit unibasket
movistar estudiantes
idk euskotren
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.