Igandea, 2020.eko Uztailak 19
Talde gipuzkoarra ez da izango gaurko Orioko XIX. EmakumeEstropada - VIII. Orio Kanpina Banderaren irteeran izango konfinatuak daudelako
Donostia Arraun Lagunakek ez du parte hartuko Euskotren Ligak gaur Orion jokatuko duen seigarren jardunaldian, COVID-19an kasu positibo bat agertu baita taldean.
Arraunlariak klubetik aldenduta jarraitzen du ostegunetik, ostiralean PCR proba egin zuen eta atzo gauean positiboa baieztatu zuten. Positiboa ACTtik kanpoko ingurutik dator eta arraunketak klubeko medikuaren jarraipenarekin jarraituko du arraunlariak.
ACTk ezarritako Segurtasun Protokoloari jarraituz, Donostia Arraun Lagunak taldeko
gainontzeko arraunlariek dagokien kontrola pasatuko dute PCR proben bidez 48 orduren
barruan, klubean kasu gehiago baztertzeko.
Horrela, Donostia Arraun Lagunakek ez du irteera hartuko gaur Orion eta, ACTko
Lehiaketa Arautegiari jarraituz, Euskotren Ligako sailkapen orokorrerako bi puntu
emango zaizkio, hau izanik gipuzkoarrek orain arte jokatutako estropadetan lortutako
puntuen batez bestekoa.
idk euskotren 70
durán maquinaria ensino 63
c. d. b. erroibide irun
askartza claret
egia - teila fabrika 30
ereintza aguaplast 33
bm romo broker kirol 31
amenabar zarautz zke 28
real sociedad s.a.d. c 0
athletic club b 0
berriozar cf 0
añorga k.k.e 2