Asteartea, 2020.eko Abuztuak 4
Gaur, eguerdiko 12etan, Hondarribiko espigoian, larunbatean Hondarribian jokatuko diren BI BANDERA aurkeztu dira.
Aurkezpen-ekitaldia Txomin Sagarzazu alkatea, Miguel Aguado Mapfreko Gipuzkoako zuzendari komertziala eta Joxemi Elduayen Hondarribiko elkarteko presidentea bertan zirela egin da.
Hona hemen estropaden ordutegia:
Hilak 8, larunbata:
17.40: “XII. TXINGUDIKO BANDERA – GRAN PREMIO MAPFRE” (Eusko Tren Liga)
18:10: “HONDARRIBIKO XXXIII. BANDERA – GRAN PREMIO MAPFRE” (Eusko Label Liga)
DEIALDIA
Hondarribiko elkarteak, lehenik eta behin nabarmendu du, aurten hainbat eta hainbat ekitaldi bertan behera geratu badira ere, Hondarribian estropadak ospatuko direla.
Bigarrenik, Joxemi Elduayen elkarteko lehendakariak, zale guztiei dei egin die aurten estropadez goza dezaten, zuhurtasunez eta bizi dugun egoera ahalik eta gehien errespetatuz.
Alde horretatik, estropadak Aurrera eramateko ezarritako segurtasun neurrien barruan, jakinarazi du hondartzako espigoia eta arrantza-portuko kaia erabat itxita egongo direla jendearentzat.
Era berean, Joxemi Elduayenek adierazi du aurten ARRAUN FESTAK eta Hondarribian estropaden inguruan antolatzen ziren jarduera guztiak bertan behera geratzen direla.
Amaitzeko, Hondarribiko presidenteak gogorarazi du, estropada desberdinak izango diren arren, garrantzi bera izango dutela. Hori dela eta, zaleei goizetik berdez janzteko, banderak balkoietan jartzeko eta etxetik Hondarribiko arraunlariei bidaltzeko merezi duten bultzada esaktu die.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
movistar estudiantes
idk euskotren
domusa teknik isb
bosonit unibasket
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.