Asteartea, 2020.eko Martxoak 24
Espainiako Izotz kirol Federazioaren komunikatua:
Espainiako Gobernuak ezarritako gidalerro berriek hasiera batean aurreikusitakoa baino konfinamendu-aldi handiagoa dakartela ikusita, eta denboraldiari berrekiteko agertokiak baloratuta, Espainiako Izotz Kirol Federazioak erabaki du 2019-2020 denboraldiko lehiaketa guztiak behin betiko bertan behera uztea eta 2020- 21 denboraldia diseinatzeari ekitea.
Erabaki hori hartu genuen denboraldia amaitu arte datarik ez zegoelako eta kirolariengan pentsatuta; izan ere, maiatzean ekitaldiei berrekin ahal izanez gero, prestakuntzarik ez izateak lesio-arriskua eta lehiaketa hutsalak ekar litzake.
Gainera, bertan behera uzteko arrazoia da denboraldia amaitu arte egin gabe zeuden lehiaketak ezin izan direla egin, instalazioak aldez aurretik itxi direlako eta desizozten hasi direlako, ziurgabetasuna eta kostu ekonomiko handiak direla medio.
Azkenik, erabaki horren oinarria da izotz kirolen nazioarteko federazioek bertan behera utzi dituztela azken asteotan gure kirolen nazioarteko ekitaldiak, eta, beraz, egiteke dauden lehiaketa nazionalak ez lirateke sailkatuko Munduko Txapelketa baterako edo nazioarteko beste lehiaketa baterako. Ildo horretan, senior mailako ligetako (Loteria Liga eta Izotz Hockeyko Iberdrola Liga) play-‐ offetako finalak baino ez dira atzeratzen irailerako, eta horiek lehiaketa kontinentaletarako sailkatzen dira.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
derio c.d. 2
lagun onak c.d. 3