Asteazkena, 2022.eko Irailak 21
steburu honetan jokatuko dituzte aurrez aurrekoak: Gipuzkoa 2 taldeak Iparralde 1en aurka, ostiralean, 18:30ean, Oiartzunen; eta Gipuzkoa 1ek Bizkaiaren kontra, igandean, 12:00etan, Otxandion
Gipuzkoako 2 taldeek lortu dute finalerdietara sailkatzea Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan.
Gipuzkoa 2k multzoko lehen postuan bukatu du ligaxka, jokatu dituen hiru partidak irabazita, eta beste multzoko bigarren sailkatuaren aurka neurtu beharko ditu orain indarrak: Iparralde 1-Senpere taldearekin, hain zuzen ere. Ostiralean izango da gipuzkoarren eta lapurtarren arteko norgehiagoka, 18:30ean, Oiartzunen.
Eta Gipuzkoa 1 bigarren sailkatu da, jokatu dituen hiru partidetatik bi irabazita eta bat galduta. Hala, beste multzoko lehen sailkatuaren kontra jokatu beharko du finalerdia: Bizkaia taldearen aurka. Igandean izango da gipuzkoarren eta bizkaitarren artekoa, 12:00etan, Otxandion (Bizkaia).
Hauexek dira, beraz, asteburuko finalerdiak:
Irailak 23, ostirala, 18:30, Oiartzun-Beheko plaza
GIPUZKOA 2 vs IPARRALDE 1-SENPERE
Irailak 25, igandea, 12:00, Otxandio (Bizkaia)
BIZKAIA vs GIPUZKOA 1
Finalerdietako irabazleek urriaren 2ko asteburuan jokatuko dute finala (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren azken fasea).
Pilotari hauek ordezkatzen dute Gipuzkoa edizio honetan:
GIPUZKOA 1
Julen Chiapuso Nosellas
Ugaitz Iriarte Arruabarrena
Julen Iribar Arruti
Mikel Leonet Arozena
Iñaki Lizaso Perez
Manex Olaiz Etxeberria
Ekaitz Salaberria Lekuona
Imanol Ugalde Muguruza
Iñigo Ugalde Muguruza
GIPUZKOA 2
Ugaitz Belaunzaran Otaegi
Iñaki Esnal Aizpurua
Iraitz Irazu Eizagirre
Xuban Irazu Eizagirre
Andoni Urbieta Etxeberria
Ibai Urbieta Etxeberria
Jon Urbieta Otaegi
Xabier Urbieta Otaegi
ce andratx
real sociedad de f. s.a.d.
ud melilla
eibar s.a.d.
universitario bilbao rugby
hernani c.r.e.
san cristobal c.d.
lauburu k.e. ibarra
real sociedad s.a.d. c
logroñes u.d.
osasuna c.a.
real sociedad de f. s.a.d.