Asteazkena, 2023.eko Urtarrilak 25
Asteburuan (2023-01-29) hasiko da lehia, hainbat kategoriatan: jubenilak eta nagusiak, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; infantilak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan; eta alebinak, Eskolarteko Txapelketan
Asteburuan (2023-01-29) hasiko da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa. Hainbat kategoriatan jokatuko da aurten: alde batetik, jubeniletan eta nagusietan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; bestetik, infantiletan, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan; eta, azkenik, alebinetan, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan.
Talde hauek eman dute izena:
Alebinetan (Eskolartekoa), 4 bikote: Behar Zana 1, Behar Zana 2, Zubieta 1 eta Zubieta 2
Infantiletan (Errendimendua), 3 talde: Behar Zana, Txost 1 eta Txost 2
Jubeniletan (Kluben Arteko Gipuzkoakoa), 4 bikote: Behar Zana, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3
Nagusietan (Kluben Arteko Gipuzkoakoa), 5 talde: Behar Zana, Txost, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3
Kategoria guztietan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, otsailaren 19ko jardunaldira bitartean (otsailaren 26kora nagusien txapelketan).
Final guztiak martxoaren 12ko asteburuan izango dira ikusgai.
tau castello
guuk gipuzkoa basket
juaristi isb
melilla sport capital
eibar s.a.d.
osasuna c.a.
real madrid c.f.
real sociedad de f. s.a.d.
tolosa c.f. 0
eibar s.a.d. b 3
lauburu k.e. ibarra 3
colo colo confort 4