Osteguna, 2023.eko Maiatzak 18
Larruzko paleta eta pala motzeko lehiaren finalerdietara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu asteburuan, eta final-laurdenetara nortzuk sailkatuko diren eskuz eta gomazko paletaz; zesta-puntaz, ligaxkako 2. jardunaldia jokatuko dute
Aurrera darrai Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak. Hurrengo faseetara zein herri sailkatuko diren jakingo dugu, asteburuan, eskuzko, larruzko paleta eta pala motzeko eta gomazko paletako lehietan; zesta-puntaz, bestalde, ligaxkako beste jardunaldi bat jokatuko dute.
Eskuz, zehazki, final-laurdenetara zeintzuk saikatuko diren argituko da jardunaldi honetan; oraingoz, Ataun (1-2 irabazi zion Zumarragari) final-zortzirenen joanekoan), Altzo (2-1 Hernaniri), Oiartzun (0-3 Zaldibiari), Azkoitia (0-3 Adunari), Tolosa (1-2 Zestoari), Andoain (1-2 Idiazabali), Azpeitia (0-3 Larrauli) eta Amezketa (1-2 Oñatiri) dira aurretik.
Larruzko paleta eta pala motzez, finalerdietarako sailkapena izango dute jokoan; Azpeitiak eta Debak eta Andoainek eta Errenteriak bana berdindu zuten final-laurdenen joanekoetan, eta Donostiak 0-2 irabazi zion Ordiziari.
Zesta-puntaz, ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko dute Mutrikuk eta Hondarribiak, eta atseden izango du Zumaiak.
Eta gomazko paletaz, azkenik, final-laurdenetarako txartelak lortzeko lehiatuko dira; Azkoitia (1-2 irabazi zion Debari ), Donostia (1-2 Zarautzi), Oiartzun (2-1 Zumarragari), Anoeta (2-1 Andoaini), Mutriku (3-0 Tolosari) eta Zestoa (3-0 Zumaiari) aurreratu ziren final-zortzirenen joanekoetan.
Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:
MAIATZAK 19, OSTIRALA
- 18:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ZALDIBIA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
joanekoa: 4-22, 3-22, 18-22
- 19:00, Errenteria-Agustina Otaola: ERRENTERIA / ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)
joanekoa 16-35, 40-18
- 19:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / ZUMARRAGA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
joaneko 2-22, 2-16, 5-22
- 19:15, Donostia-Altza: DONOSTIA / ORDIZIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)
joanekoa 16-35, 21-40
- 19:15, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / ZESTOA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 19:30, Amezketa-Larrunarri: AMEZKETA / OÑATI (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
joanekoa: 9-22, 2-22, 22-17
- 19:45, Andoain-Arrate: ANDOAIN / IDIAZABAL (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 20:00, Donostia-Loiola: DONOSTIA / ZARAUTZ (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 20:00, Deba-Aldats: DEBA / AZPEITIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, itzulerakoa)
joanekoa 35-28, 27-40
- 21:00, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / OIARTZUN (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 22:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / LARRAUL (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ADUNA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
joanekoa 3-22, 12-22, 17-22
MAIATZAK 20, LARUNBATA
- 10:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / DEBA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 11:00, Amezketa-Larrunarri: TOLOSA / ZESTOA (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 17:00, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / MUTRIKU (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 18:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / ALTZO (eskua, final-zortzirenak, itzulerakoa)
MAIATZAK 21, IGANDEA
- 09:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / ANOETA (gomazko paleta, final-zortzirenak, itzulerakoa)
- 11:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / HONDARRIBIA (zesta-punta, ligaxka, 2. jardunaldia)
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106