Osteguna, 2022.eko Maiatzak 19
Txapelketako lehen lasterketan izandako arazoaen ondoren, Xabi Zurutuza baikor dago Valentzian korrituko diren 2 lasterketei aurre egiteko. Maiatzaren 21 eta 22ko asteburu honetan jokatuko dira Valentziako Ricardo Tormo zirkuituan.
Motoarekin izandako arazo teknikoak eta egokitze prozesuarekin izandako eragozpen guztiak medio, Estorileko GP-an egindako lan onaren ondoren baikor daude MTA taldeko boxean hurrengo bi lasterketetarako. Mundialeko lehen puntuak lortu eta gero gogotsu dago pilotu legazpiarra.
Asteburua ostiral honetan bertan jarriko da martxan, orduan izango baitira lehen entrenamentu ofizialak. Saio horietan hasi beharko du Xabi Zurutuzak motoa prestatzen eta iganderako fin uzten. Larunbatean ere entrenamendu saioak izango ditu baina, garrantzitsuena, kalifikazio unea izango da, horrek erabakiko baitu MTAko pilotua zer tokitan kokatzen den irteera lerroan. Berak argi dauka: “Oso garrantzitsua da hasieratik motoaren prestaketan burubelarri aritzea. Hori lortuz gero kalifikaziora egoki iritsi eta aurreko postuetako bat eskuratzea errazagoa izango da. Aurreko lasterketan, Estorilen, oso atzetik ateratzeak guztiz baldintzatu ninduen eta ez dut Valentzian hori gertatzerik nahi”.
Eguraldi aurreikuspen guztien arabera, bero asko egingo du igandean Valentzian
eta horrek pilotuek jasango duten esijentzia maila altuagoa izango da. Beraz, ondo lan egin behar da motorraren egokitzean eta gurpilen errendimenduan: “Buelta bat azkar egitea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da erritmo egokia izatea eta gurpilak ondo zaintzea. Horrek lasterketa bukaerara egoki iristen lagunduko digu eta, ahal bada, aurreko postuetan borrokatzeko aukera emango digu. Beroak lan asko emango dizkigu asteburu honetan”.
Igandeko lehen lasterketa goizeko 11:00tan jokatuko da, eta bigarrena arratsaldeko 14:00tan. Hauek dira asteburuko ordutegiak
Larunbata:
11:30 / 12:00: Kalifikazio saioa 1
14:50 / 15:30: kalifikazio saioa 2
Igandea:
09:00 / 09:10: Warm Up
11:00: Lasterketa 1
14:00: Lasterketa 2
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
cartagena c.f. 2
real oviedo s.a.d. 0