Asteartea, 2024.eko Azaroak 12
2025eko urtarrilean, Tsukuba Unibertsitateko hiru ikertzailek Donostia bisitatuko dute Gipuzkoako Eskola Kirolaren eredua aztertzeko, nagusiki, JolasHezi eta Multikirola programetan fokatuta. Hain zuzen, bi programa hauen helburua lehen hezkuntzako haurren garapen integrala sustatzea da, kirol anitzeko praktikaren bidez.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako bisita Japoniako Kirol Agentziak (Ministerioak) Tsukubako Unibertsitateari eskatutako ikerketa-proiektu baten parte da, eskola-kirola gazteen hazkunde fisiko eta sozialerako funtsezko zutabe gisa sustatzen duten ekimen nazionalak eta nazioartekoak aztertzeko asmoz ari baitira lanean.
Egonaldian zehar, Gipuzkoako kirol espazioak eta programak gertutik ezagutzeko aukera izango du Japoniako ordezkaritzak, eta Eskola Kirolean diharduten profesionalekin eta arduradunekin esperientziak partekatuko dituzte.
santurtzi fs 1
goierri af 3
ufs usansolo 3
lauburu ke ibarra 0
lauburu ke ibarra 4
vulcanizados ruiz fs 3