Ostirala, 2024.eko Azaroak 22
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak 2025eko Gipuzkoako Etorkizuneko Kirolariak izendatzeko deialdia ireki du, lurraldean goi mailako kirola sustatzen jarraitzeko.
Goizane Álvarez Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez, "Gipuzkoako kirola emankorra izaten ari da kirol-talentuaren sorkuntzan, eta urtero 250 kirolarik baino gehiagok lortzen dute Espainiako kirolari onenen artean kokatzea, lurraldearen biztanle kopuruaren arabera aurreikusi zitezkeenak baino askoz ere kopuru handiagoekin. Programa honen bidez islatzen da Gipuzkoako talentua bultzatuko duen kirol-sistema sendo eta ekitatibo bat eraikitzen jarraitzeko dugun konpromisoa. Etorkizuneko kirolariek gure lurraldeko kirolaren etorkizuna irudikatzen dute, eta gure erantzukizuna da beharrezko tresnak eskaintzea beren potentziala baldintza onenetan gara dezaten. Gainera, garrantzi berezia ematen diogu genero-berdintasunari, ziurtatzeko neskek eta mutilek aukera berdinak izango dituztela beren kirol-helburuetarantz aurrera egiteko."
Gipuzkoako kirola bultzatzea
Ekimen honen helburua da eliteko kirolean sartzeko potentziala duten gazteak identifikatzea eta laguntzea. Etorkizuneko kirolaritzat jotzen dira, oraindik goi-mailako kirolarien kategoriara iritsi ez arren, hori lortzeko aukera sendoak dituztenak.
Gainera, onartutako oinarriek genero-ikuspegia txertatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoarekin eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, bizitzaren etapa guztietan eta lehia-maila guztietan kirola egiteko eta sustatzeko berdintasuna bermatzeko.
Deialdi irekia eta hautaketa-irizpideak
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eta azaroaren 29ra arte egongo da irekita. Hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte Gipuzkoako kirol-federazioek, lurraldeko kirol-klubek edo oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek.
Hautagaiek 2001 eta 2009 bitartean jaiotakoak izan behar dute, eta 2023ko urritik 2024ko irailera bitartean kirol-merezimendu nabarmenak lortu behar izan dituzte lehiaketa ezagunetan. Gainera, onuradunek Gipuzkoako kirolaren balioen ordezkari izateko konpromisoa hartuko dute, euskararen erabilera lehenetsiz eta Aldundiarekin elkarlanean arituz lurraldea sustatzeko jardueretan.
Ebaluazioa eta ebazpena
Etorkizuneko kirolarien hautaketa Balorazio Batzorde batek egingo du. Batzorde hori kirol arloko adituek eta Aldundiko ordezkariek osatuko dute. Ebazpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta izendatutako kirolariek aitorpen ofiziala izango dute 2025eko abenduaren 31ra arte, oinarrietan jasotako salbuespenetan izan ezik.
Kirolaren etorkizunarekiko konpromisoa
Programa hau funtsezko tresna da Aldundiaren kirol-estrategian, eta etengabe egokitzen da kirol sistemaren beharretara. Deialdi berri honen bidez, Gipuzkoak indartu egiten du talentu gazteak garatzeko eta kirolaren bidez balio positiboak sustatzeko duen konpromisoa.
ub conquense
real sociedad
blendio 97
iruki take 88
clínica ponferrada sdp 53
biele isb 72
picassent fs 5
lauburu ke ibarra 6
sd eibar b 3
club esportiu europa 2
sd eibar b 1
utebo 0