Ostirala, 2019.eko Irailak 13
Katxalin Martxa Solidarioa bular minbiziaren aurka borrokatzeko antolatzen den proba solidarioa da. Helburua ez da oinez egitea, helmugara lehen postuan iristea... Ez! Helburua marea arrosa handia sortzea da bular minbiziaren aurka borrokatzeko. Martxa honen ibilbideak 4 kilometro izango ditu aurten ere, eta irteera zein helmuga puntuak Alderdi Eder-en kokatuak egongo dira, hau da, Donostiako Udaletxearen aurrean.
Aurtengo proba urriaren 27an ospatuko da 11:00etatik aurrera. Hau da, urriaren azken igandean.
Izen emateak
Izena emateko epea ireki dugu jada. EROSKI-n edota ROBERS Donostian erosi daiteke martxan parte hartzeko dortsala. Leku hauetan, dortsala zein kamiseta jasoko duzu egunean bertan. Izen emateak ‘online’ ere osatu daitezke www.katxalinsolidarioa.com webgunean. Bigarren aukera honekin, dortsala eta kamiseta ROBERS Donostian jaso beharko duzu. Dortsal bakoitzaren salneurria (kamiseta barne) 8 eurokoa da. Diru guztia bular minbiziaren aurka borrokatzeko erabiliko da.
Salmenta puntuak
EROSKI: Arrasate, Eibar, Garbera, Ordizia, Tolosa, Urbil, Urola eta Zarautz
ROBERS Donostia
Kamiseta teknikoa
Aurtengo kamisetaren kalitatea hobetu dugu. Partaide guztiek lehen mailako kamiseta tekniko arrosa jasoko dute. Estanpatua ere arrosa izango da, baina, kasu honetan, ilunagoa.
‘0 dortsala’
Gurekin egon nahiko zenuke urriaren 27 Igandean baina ez duzu aukerarik? Modu batera edo bestera lagundu nahi duzu? Parte hartu Katxalin martxan ‘0 Dortsal’ eskaintzarekin izena emanez.
‘0 Dortsal’-eko izen ematea solidarioa da, zure ekarpena ‘DORSAL 0’-an izena emanez egin dezakezu, jasotako diru hau bularreko minbiziaren ikerkuntzarako bideratua izango da.
5 euro edo gehiagoko ekarpena honako kontu zenbaki honetan egin dezakezu konzeptuan Dorsal 0 ezarriz: ES02 2095 5001 0110 6104 1041
0 dortsala dohaintza bezala kontsideratua dago, ez du dortsala eta kamiseta ofiziala izateko eskubuderik ematen. Nahiago baduzu, lagun dezakezu aipatutako puntuetan izen ematea eginez ere eta kamiseta ofiziala eta dortsala eramango dituzu nahiz eta azkenik urriaren 27an irteera puntuan ez kokatu.
Anima zaitez!
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
grupo inmapa filipenses 76
ulacia grupo zke 67