Asteazkena, 2019.eko Azaroak 13
Zarauzko Triatloian parte hartu nahi duten kirolarien kopurua goruntz doa eta
horren isla dira aurre izen-ematearen datuak.
Guztira, 3.243 pertsonek izena eman dute gaur ospatu den 34. ediziorako dortsalen zozketan parte hartzeko, hau da, iaz baino 382 pertsona gehiago.
Horietatik, 291 emakumeak dira , 2019ko edizioan baino 29 gehiago. 34 urte beteko dituen eta 2020ko ekainaren 13an ospatuko den frogan parte hartzeko aurreinskripzioen arteko zozketa online egin da aurten eta emaitza
ondorengo estekan ikusgai dago: https://www.augeweb.com/azar/es67523
Guztira, erabilgarri dauden 700 plazetatik 600 dortsal zozketatu ditu antolakuntzak eta gainerako 100 dortsalak, finkatuta dauden kupoak betetzeko gorde ditu (Top 10ak, Top 20ak, emakumezkoak/gizonezkoak,
euskaldunak/nazionalak/nazioartekoak,…). Behin kupoak beteta, gordetako 100 dortsaletatik soberan geratzen direnak, itxarote zerrendan dauden triatletei egokituko zaizkie hurrenkera zorrotzari jarraituz.
Irudi berria
Dortsalen zozketarekin batera, Zarauzko Triatloiak Haritz Eizagirre
diseinatzaile zarauztarrak garatu duen irudi berria ere aurkeztu du. Zarauzko
herriaren hain bereizgarria den “Z” handia izango da hemendik aurrera froga
arrakastatsuaren logo berria. Hiru marrez osatutako irudia, hain zuzen ere,
triatloiak berak dituen hiru kirol proba irudikatzeko asmoz egindakoak.
Itsasoaren bitartez lotutako bi herri: Getaria eta Zarautz. Era berean, triatloiaren
antzinakotasuna nabarmendu nahi izan da lehen frogaren data irudi berrian
bertan txertatuz. Zarauzko Triatloiaren balore eta ezaugarriekin guztiz bat
datorren logo berria, beraz
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
tolosa c.f. 0
arratia 3