Asteazkena, 2023.eko Maiatzak 17
Euskadiko eta Gipuzkoako Federazioak eta Azeri klubak VII. Euskadiko Txapelketa antolatu dute.
Eguna: Ekaina, 10 (larunbata)
Lekua: Azeri klubaren Hondarribiko jaurtilekua
Mailak:
Arku Kurbatua
Arku Konposatua
Lehiaketa: 1440 Seriea
Kurbatua eta Konposatuak:
Emakumezkoak – 60, 50, 40 eta 30 metro
Gizonezkoak – 70, 60, 50 eta 30 metro
Dianak:
70 (gizonezkoak), 60 eta 50 (emakumezkoak) metro: 122cm
50 (gizonezkoak), 40 (emakumezkoak) eta 30 metro: 80cm (5 al 10)
Oharra: Distantzia guztietatik 6 geziko txandak jaurtiko dira.
Maila bakoitzean gutxienez lau arkulari beharko dira irabazlea Euskadiko txapeldun izan dadin.
Ordutegia:
09:00 Instalazioak irekitzea eta materiala berrikustea
09:30 Beroketa (3 txandak)
Distantzia luzeak
Distantzia laburrak
Sari banaketa
Izen ematea:
Zenbatekoa: 15€
Ekainaren 6ko 18:00ak baino lehen eman beharko da izena, eta Gipuzkoako Federazioaren bidez egin beharko da. Webgunearen bidez gauzatuko da; ezingo da telefonoa edo posta elektronikoa erabili.
http://www.kirolak.net/es/index.asp?deporte=tiroconarco&cd=1
• KUTXABANK: ES27 2095 5009 76 1061474374
Informazioa eta Emaitzak:
http://www.ianseo.net/Details.php?toid=14063
OHARRA:
Organizazioa programan aldaketak egiteko ahalmena izango du, egoerak hala eskatzen badu.
OHAR GARRANTZITSUA:
Lehiaketa honetarako izena ematen bada, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak ondokoak argitaratu ahal izango ditu antolakuntzak zehazturiko hedabideetan eta Interneten: izen-deiturak, jatorria, kategoria eta dortsala, emaitzak, proban ateratako argazkiak eta hartutako irudiak.
Proba hau dela-eta biltzen diren datu guztiak Gipuzkoako Arku Tiro Federazioaren ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, denbora mugarik gabe, Federazioaren webgunean markak egiaztatu eta kontsultatu ahal izan daitezen. Arkulariak eskubidea izango du datu horietara sartzeko eta baliogabetzeko.
Era berean, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak Euskadiko Federazioari utzi ahal izango dizkio datuok, edukitzeko eta argitaratzeko.
leyma basquet coruña 67
guuk gipuzkoa basket 77
lauburu k.e. ibarra 2
oleoinnova megibar 8
bm. alarcos ciudad real 35
amenabar zarautz z.k.e. 26
urbat 24
conectabalear mallorca waterpolo club 10
obb bizkorrak 16
capitalinos 0
real union club s.a.d. 2
la nucia c.f. 0