Astelehena, 2023.eko Azaroak 6
Gipuzkoako Federazioak eta Diarco eta Igartza klubek 2023ko Gipuzkoako Areto Ligaren 3. jardunaldia antolatu dute.
Emaitzek Euskadiko Ligarako eta RFETAko RAUS rankingerako balioko dute.
Lekua: Donostiako Diarco klubaren aretoa eta Beasaingo Igartza klubaren aretoa.
Diarcoko aretoaren gaitasuna: 36 arkulari
Igartzako aretoaren gaitasuna: 24 arkulari
1. TXANDA – Diarco klubaren aretoa (Donostia)
Data: abenduak 2 (larunbata)
Ordutegia:
16:00 Beroketa (3 txanda)
Lehiaketaren hasiera
2. TXANDA – Igartza klubaren aretoa (Beasain)
Data: abenduak 3 (igandea)
Ordutegia:
10:00 Beroketa (3 txanda)
Lehiaketaren hasiera
Txanda bakarrerako soilik eman daiteke izena modalitate berean, eta izena emateko hurrenkeran beteko dira postuak.
Modalitateak: Arku Biribildua, Arku Konposatua, Arku Biluzia, Arku Instintiboa eta Arku Zuzena.
Mailak: Beteranoak, Seniorrak, Juniorrak eta Kadeteak.
Beste kategorietarako, galdetu Federazioari.
Lehiaketa: 30 geziko bi serie, kategoria bakoitzari dagokion diana eta distantzietan.
Izen ematea:
Zenbatekoa: 8 €
Azaroaren 28ko 14:00ak baino lehen eman beharko da izena.
Azaroaren 24ko (ostirala) 14:00ak arte Gipuzkoako arkulariak soilik ahalko dute izena eman. Plaza hutsak geratuko balira, beste lurraldeetako arkulariek izena eman ahalko dute, izena emateko epea amaitu arte.
Gipuzkoako Federazioaren webgunearen bidez eman beharko da izena, “izen-emateak” atalean:
https://kirolak.gipuzkoa.eus/es/index.asp?deporte=tiroconarco&cd=1
Kontu honetan egin beharko da diru-sarrera:
KUTXABANK: ES27 2095 5009 76 1061474374
EGUN HORI BAINO GEROAGO EDO ORDAINAGIRIRIK GABE IRISTEN DIREN IZEN-EMATEAK EZ DIRA ONARTUKO.
OHAR GARRANTZITSUA:
Lehiaketa honetarako izena ematen bada, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak ondokoak argitaratu ahal izango ditu antolakuntzak zehazturiko hedabideetan eta Interneten: izen-deiturak, jatorria, kategoria eta dortsala, emaitzak, proban ateratako argazkiak eta hartutako irudiak.
Proba hau dela-eta biltzen diren datu guztiak Gipuzkoako Arku Tiro Federazioaren ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, denbora mugarik gabe, Federazioaren webgunean markak egiaztatu eta kontsultatu ahal izan daitezen. Arkulariak datu horiek atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubidea izango du.
Era berean, Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak Euskadiko eta Espainiako federazioei utzi ahal izango dizkio datuok Euskadiko Areto Ligako rankinga zehazteko edo Espainiako Areto Txapelketarako.
ud melilla
eibar s.a.d.
ce andratx
real sociedad de f. s.a.d.
gesalaga okelan zarautz r.t.
getxo rugby
arratia
tolosa c.f.
uharte
amenabar zarautz zke
ereintza aguaplast
trapagarán