Asteartea, 2020.eko Maiatzak 5
2020ko Donosti Cup torneoaren agintariek oharra hau bidali dute:
Mundu mailako egoera sakona aztertu ondoren, eta txapelketan izena eman duten klub askoren iritziak entzun ondoren, Donosti Cup 2020-a bertan behera uztea erabaki dugu.
Oso erabaki zaila izan da, baina gurekin ados egongo zareten bezala, atzerriko talderik gabe, jende asko biltzen dituen ekitaldiak egin ezin direnez, Inaugurazio Zeremonia, eta Fan Zone bezalako elkarguneak adibidez, Donosti Cup-ek bere esentzia eta izateko arrazoi guztiak galtzen ditu.
Hala ere, klub askok helarazi diguzue txapelketa batean parte hartu nahiko zenuketelea, nahiz eta hau herri edo nazio mailakoa izan. Hortaz, jakinarazi nahi dizuegu txapelketa txikiago batean ari garela lanean, marka eta formatu desberdinarekin, agian talde kupo maximo batekin, baina kategoria berdinak izango lituzkeena eta Donosti Cup-en antzeko lehiaketa sistema izango lukeena.
Gure asmoa txapelketa uztaileko 2. edo 3. astera atzeratzea izango litzateke, alde batetik selektibitatearekin bat ez etortzeko, eta bestetik, normaltasun berrirako trantsizioari begira tarte handiagoa izateko.
Esan dizuegun bezala, proiektu hau lantzen ari gara, eta espero dugu 10 eguneko epean informazio guztia izatea.
eibar s.a.d.
eldense c.d.
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
lagun onak c.d. 1
basconia c.d. 2
cultural deportiva durango 3
añorga k.k.e 1
touring ke 1
portugalete c. 1
san ignacio c.d. 1
beasain s.d. 1