Asteartea, 2020.eko Otsailak 18
1. eta 2. mailako finaletan nagusitu dira, hurrenez hurren; 10 bikote lehiatu dira bigarren edizio honetan
Eneritz Arrieta-Maddi Mendizabal eta Maite Tolosa-Mirian Arraiza bikoteek irabazi dute Eskuz Binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. 1. eta 2. mailako finaletan nagusitu zitzaizkien, hurrenez hurren, Patri Espinar-Nora Mendizabal eta Maddi Barrocal-Naroa Agirre bikoteei. Zestoan jokatu zituzten, joan den ostiralean (2020-02-14), bigarren edizioko finalak, giro bikainean. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:
Otsailak 14, ostirala, 19:00, Zestoa-Gurutzeaga
1. Eskuz binaka, 2. maila:
Maddi BARROCAL-Naroa AGIRRE 10 / Maite TOLOSA-Mirian ARRAIZA 22
2. Eskuz binaka, 1. maila:
Patri ESPINAR-Nora MENDIZABAL 21 / Eneritz ARRIETA-Maddi MENDIZABAL 22
Patri Espinar (1. maila), Nora Mendizabal (1. maila) eta Naroa Agirre (2. maila) pilotarientzat bigarren finala zen Emakumea Pilotari Txapelketan, baina hirurak txapelik gabe gelditu dira. 1. edizioan ere ihes egin zien txapelak Mendizabali eta Agirreri; Espinarrek lortu zuen 1. mailakoa (aurten bikote izan duen Nora Mendizabalen aurka, hain zuzen ere).
Guztira, 10 bikote lehiatu dira aurtengoan (5 1. mailan, eta beste 5 2. mailan):
1. maila
Espinar-Nora Mendizabal
Larrarte-Badiola
Araiztegi-Orbegozo
Arrieta-Maddi Mendizabal
Bergara-Arrillaga
2. maila
Zubizarreta-Etxeberria
Tolosa-Arraiza
Maddi Unanue-Oihana Unanue
Barrocal-Agirre
Arteaga-Ugartemendia
c. d. b. erroibide irun
askartza claret
idk euskotren 70
durán maquinaria ensino 63
ilcapo hondarribia bidasoa 27
balonmano casademont zaragoza 28
egia - teila fabrika 30
ereintza aguaplast 33
bizkerre c. 5
real sociedad s.a.d. b 0
sevilla f.c. s.a.d. 2
real c.d.mallorca s.a.d. 1