Osteguna, 2020.eko Irailak 17
Denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzailea, egungo egoerak baldintzatuta, hainbat neurri eta protokolorekin jarriko da martxan
Hilabete luzeren ondoren, azkenean lehian ikusi ahal izango ditugu berriro Gipuzkoako klubetako pilotariak. Asteburuan (2020-09-20) hasiko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzailea. Egungo egoerak baldintzatuta, hainbat eta hainbat neurri eta protokolorekin jarriko da martxan, irauteko esperantzarekin (ikusi hemen 2020-21 denboraldirako neurri eta protokoloak).
Espezialitate ia guztietan jokatzen da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketa. Honako jokamoldetan ariko dira pilotariak:
Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau terdian ondoren
Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila) mutiletan, eta nesketan
Gomazko paleta: nagusietan (1., 2. eta 3. maila) mutiletan; eta jubeniletan eta nagusietan (1. eta 2. maila) nesketan
Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
Pala motza: nagusiak
Pala: nagusiak
Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; lehenik binaka eta ondoren banaka
Joko garbi
COVID-19 dela-eta ez agertze ugari ematea oso litekeena dela ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) hainbat neurri hartu ditu.
Alde batetik, egutegia asetuko ez duten lehiaketa sistemak diseinatuko dira, hau da, asteburu guztiak erabiltzera behartuko ez dutenak.
Horretarako, lehen faseetan, COVID leihoak izeneko asteburuak ezarriko dira, atzeratutako partidak jokatzeko jardunaldi gisa erabil daitezen. Gutxienez bi leiho egongo dira: lehenengoa fasearen erdialdean eta bigarrena fasearen amaieran.
Lehen fase horietan COVID-19aren ondorioz ez jokatutako partidei dagokionez, zenbait irizpide finkatu dira.
Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daitezke xehetasun guztiak. Beste hainbat irizpide ere zehazten ditu dokumentuak.
Gauzak horrela, jardunaldi honetan (2020-09-20) hasiko da eskuz binakako lehia, mutilen gomazko paletakoa, nesken gomazko paletako jubenilen kategoriakoa eta larruzko paletakoa. Eta datorren asteburuan (2020-09-27) ekingo diote nesken gomazko paletako nagusien kategoriakoari eta zesta-puntako lehiari. Aurrerago eta mailakatuago hasiko dira gainontzekoak. Hala, txapelketa aurreikusi bezala joanez gero, hauexek izango lirateke finalen gutxi gorabeherako datak:
Azaroaren 1eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
Azaroaren 22koa: eskuz binaka mutilak (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak Ohorezko maila)
Azaroaren 29ko asteburua: eskuz binaka mutilak (kadeteak 2. eta 3. maila, jubenilak 2. maila eta nagusiak 1., 2. eta 3 maila); gomazko paleta mutilak (nagusiak 1. maila)
Abenduaren 13koa: gomazko paleta mutilak (nagusiak 2. eta 3. maila)
Abenduaren 20ko jardunaldia: gomazko paleta neskak (jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila); zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)
Abendua: eskuz banaka mutilak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); pala motza
Udaberria: joko gabi
Ekaina: eskuz banaka lau terdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); pala
COVID 19 - Bertan behera geratutako partidak (prozedura)
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106