Asteartea, 2021.eko Urtarrilak 19
Eusko Jaurlaritzak baimena eman ondoren, federatuen txapelketei berrekingo zaie jardunaldi honetan; 10:00etan jokatuko dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, Donostiako Altza auzoan; bestetik, eta txapelketa berean, joko garbiko lehia ere hasiko da asteburuan
Eusko Jaurlaritzak lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak baimendu zituen hilaren 12an eta, ondorioz, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) federatuen txapelketei (kadete eta nagusi bitartekoak, hain zuzen ere) berrekiteko erabakia hartu zuen. Jardunaldi honetan (2021-01-24) hasiko dira txapelketa horiek, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, esaterako.
Bertan behera gelditu zen unetik berrekingo zaio Gipuzkoako Txapelketari. Eta, hala, txapelketa horretako denboraldiko lehendabiziko finalak izango dira, asteburuan: larruzko paletakoak. Ostegun eta ostiralean nagusien 1. mailako finalerdiak jokatuko dituzte eta, igandean, nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak, 10:00etan, Donostiako Altza auzoan:
Urtarrilak 24, igandea, 10:00, Donostia-Altza
1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Ezkerro-Begiristain,M.) / TOLOSA (Iraola-Laamirni)
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
EPLE (Eyheramendi-Martinez) / REAL SOCIEDAD (Zumeta-Navarro)
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Begiristain,J.-Vigeon) edo TXOST 2 (Mugika-Irigoien) /
REAL SOCIEDAD 2 (Brosa-Andueza) edo OIANGU 1 (Luzuriaga-Alkorta-Berasategi-Andonegi)
Ostegunean, hilak 21, jokatuko dute finalerdia Real Sociedad 1 eta Txost 2 taldeek, 18:00etan, Donostia-Altzan. Eta frontoi berean, baina ostiralean, hilak 22, eta 18:30ean, Real Sociedad 2 eta Oiangu 1 taldeek.
domusa teknik isb
bosonit unibasket
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.