Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 12
Bi jaialdi izango dira Ametsa trinketan: 13:00etan hasita, xareko nagusien mailako finala; eta 15:30ean hasita, 2., 3. eta 4. partidak, xareko jubenilen finala, eskuz binakako jubenilena eta eskuz binakako nagusien 2. mailakoa
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz binakako eta xareko finalak jokatuko dituzte, larunbatean (2021-05-15), Irurako Ametsa trinketan.
Bi jaialdi izango dira: lehenik, 13:00etan, xareko nagusien mailako finala jokatuko dute. Eta ondoren, 15:30ean hasita, 2., 3. eta 4. partidak, xareko jubenilen mailako finala, eskuz binakako jubenilena eta eskuz binakako nagusien 2. mailakoa izango dira.
Eskuz binakako gainontzeko finalak (kadeteena eta nagusien 1. mailakoena) hilaren 22an izango dira, Iruran.
Indarrean dauden neurriak jarraituz, ezin izango da ikuslerik sartu partidak jarrraitzera:
Maiatzak 15, larunbata, 13:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) / AMETSA 1 (Apeztegia-Sainz)
Maiatzak 15, larunbata, 15:30, Irura-Ametsa trinketa
2. Xare, jubenilak:
AMETSA 4 (Mendizabal-Isasa) / AMETSA 2 (Zabalegi-Iturbe)
3. Eskuz binaka, jubenilak:
HERNANI (Arluziaga-Apaolaza) / BEHAR ZANA 1 (Aburuza-Iraola)
4. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
MUNDARRO (Mujika-Gurutzealde) / SORALUZE (Atxotegi-Murua-Mendizabal-Balerdi)
domusa teknik isb
bosonit unibasket
movistar estudiantes
idk euskotren
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.