Asteazkena, 2021.eko Maiatzak 12
Izena emandako 16 herriek ekingo diote lehiari asteburuan, final-zortzirenen joanekoekin; gomazko paletako lehian ere final-zortzirenen joanekoak jokatuko dituzte; larruzko paleta eta pala motzeko txapelketa finalerdietan sartu da; eta zesta-puntakoan ligaxkako bigarren jardunaldia jokatuko dute
Eskuzko lehia bestetik ez zen falta 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa osorik martxan egoteko (gomazko paletako, larruzko paleta eta pala motzeko eta zesta-puntako lehiak dagoeneko jokoan dira), eta asteburu honetan (2021-05-16) ekingo diote txapelketari izena emandako 16 herriek. Hain zuzen ere, final-zortzirenen joanekoak jokatuko dituzte han-hemenka, ostiraletik igandera bitartean.
Gomazko paletako lehian ere final-zortzirenen joanekoak izango dituzte jokoan asteburu honetan.
Larruzko paleta eta pala motzeko txapelketa finalerdietan sartu da, eta joaneko jaialdiak jokatuko dituzte Donostiak eta Andoainek alde batetik, eta Olaberriak eta Errenteriak bestetik.
Zesta-puntako lehian, azkenik, ligaxkako 2. jardunaldia izango da.
Jaialdi guztiak ateak itxita jokatuko dira.
Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetako kartelera:
MAIATZAK 14, OSTIRALA
- 17:45, Oñati-Zubikoa: OÑATI / AZPEITIA (eskua)
- 18:00, Aduna-Udalekoa: ADUNA / ATAUN (eskua)
- 18:30, Donostia-Carmelo Balda: DONOSTIA / MUTRIKU (zesta-punta)
- 18:30, Bergara-Udalekoa: BERGARA / ASTIGARRAGA (eskua)
- 18:30, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / AZKOITIA (eskua)
- 19:00, Donostia-Altza: DONOSTIA / ANDOAIN (larruzko paleta eta pala motza)
MAIATZAK 15, LARUNBATA
- 09:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / DONOSTIA (gomazko paleta)
- 09:00, Zarautz-Zinema: ZARAUTZ / ORIO (gomazko paleta)
- 10:00, Azpeitia (Urrestilla)-Txikuri: AZPEITIA / TOLOSA (gomazko paleta)
- 10:30, Alegia-Elorri: ALEGIA / ZESTOA (eskua)
- 10:30, Villabona-Behar Zana: AMASA-VILLABONA / ANOETA (gomazko paleta)
- 11:00, Olaberria-Udalekoa: OLABERRIA / ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza)
- 11:00, Amezketa-Larrunarri: ANDOAIN / TOLOSA (eskua)
- 16:15, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ANDOAIN (gomazko paleta)
- 16:30, Errenteria-Agustina Otaola: ERRENTERIA / AZKOITIA (gomazko paleta)
MAIATZAK 16, IGANDEA
- 09:00, Aia-Udalekoa: AIA / ASTIGARRAGA (gomazko paleta)
- 10:00, Soraluze-Udalekoa: SORALUZE / HERNANI (gomazko paleta)
- 11:00, Aretxabaleta-Udalekoa: ARETXABALETA / HERNANI (eskua)
- 17:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / HONDARRIBIA (zesta-punta)
- 17:00, Bidania-Goiatz-Ernio: BIDANIA-GOIATZ / AMEZKETA (eskua)
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
andorra f.c. 0
eibar s.a.d. 2