Astelehena, 2021.eko Martxoak 8
Larunbatean martxoak 6, egin zen aurtengo goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldia.
Bi pisu lehian: emakumezkoak 540 eta gizonezkoak 680.
Eguneko emaitzak:
Emakumezkoak 540 kilo:
Txapeldunak:vBETI-GAZTE (Nafarroa)
Bigarrenak:vIBARRA (Gipuzkoa)
Hirugarrenak: BADAIOTZ (Araba)
Ibarra eta Badaiotzen artean 2. eta 3. postuetarako berdinketa hausteko azken tiraldia egin behar izan zuten, Ibarra nagusitu zen.
Gizonezkoak 680 kilo:
Coviden eragina gehien jasan duen pisuetako bat da: lehenik, Ñapurrak Iparraldeko taldeak baja hartu behar izan zuen Frantzian duten etxeratze aginduagatik eta entrenatzeko dituzten zailtasunengatik. Gero azken orduan, Murueta taldeak ere baja eman behar izan zuen, talde kide baten harreman zuzenagatik positibo batekin. Beraz, 680 kiloko lehiaketa geratu ziren bi taldeekin egiteko erabakia hartu zen (taldeak bi itzulitan lehiatu ziren):
Txapeldunak: BETI-GAZTE (Nafarroa)
Bigarrenak: IBARRA (Gipuzkoa)
Igandean martxoak 7, txapelketaren bigarren jardunaldia: eguneko pisua 640 kilo gizonezkoak:
640 kilo, Coviden eragina gehien jasan duen beste pisua izan da (hemen ere, Ñapurrak eta Muruetaren bajak).
Azkenean hiru talde lehian:
Txapeldunak: BETI-GAZTE (Nafarroa)
Bigarrenak: IBARRA (Gipuzkoa)
Hirugarrenak: TXANTREA (Nafarroa)
Txapelketak datorren asteburuan, martxoaren 13an larunbatean, jarraituko du.
Berriz ere Getxon Fadurako 1. frontoian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta ateak itxita - ikuslerik gabe.
Emakumezkoen 500 kiloko lehiaketa egingo da, SEI talde arituko dira: BADAIOTZ arabarrak, IBARRA gipuzkoarrak eta Nafarroako lau talde: ANTSOAIN, BERRIOZAR, BETI-GAZTE eta TXANTREA.
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106