Asteazkena, 2021.eko Urriak 20
Aurten ere ezin izan du txapelik jantzi Gipuzkoak, Bizkaia 1 taldeak irabazi baitu Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala
Aurten ere ezinezkoa izan da. Bizkaia 1 taldeak irabazi du VI. Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala, eta Gipuzkoak, hortaz, ezin izan du etxera ekarri bere lehendabiziko txapela:
Urriak 16, larunbata, 12:00, Buñuel-San José de Calasanz plaza
BIZKAIA 1 7 vs GIPUZKOA 5
Nagusitasunez hasi ziren bizkaitarrak, baina gipuzkoarrak ez ziren kikildu, eta lehia polita ikusteko aukera izan zen Buñuelen (Nafarroa). 300 bat lagun bildu ziren finala aurrez aurre ikustera. Arauzko gehienezko denbora bete zenean (75 minutuak), bizkaitarren aldeko 7-5eko emaitza erakusten zuen markagailuak.
4 ediziotan izan dira aurrez aurre finalean Gipuzkoa eta Bizkaia, eta lautan irabazi du Bizkaiak. Baina ez diote erraz jarri gehienetan gipuzkoarrek. Saiatzen jarraitu behar txapel preziatua etxera ekartzeko.
Txapelketaren sei edizioetatik bostetan jokatu du finala Gipuzkoak, eta iristea bera bada marka politta. Bizkaiak ere bost final jokatu ditu txapelketan.
Pilotari hauek osatu dute Gipuzkoako selekzioa: Julen Chiapuso Nosellas, Iñaki Esnal Aizpurua, Julen Iribar Arruti, Iban Jauregi Erkizia, Iñigo Ugalde Muguruza, Jon Urbieta Otaegi eta Andoni Zabala Lekuona.
VI. edizioan Euskal Herriko 6 talde lehiatu dira: Bizkaia 1, Bizkaia 2, Gipuzkoa, Iparralde 1-Senpere (Lapurdi), Iparralde 2-Senpere (Lapurdi) eta Iparralde 3-Eskulari (Lapurdi).
bacalaos santymar hondarribia bidasoa 18
egia kopidin 30
bacalaos santymar hondarribia bidasoa
egia kopidin
levante las planas f.c.
barcelona f.c.
sevilla f.c. s.a.d.
real c.d.mallorca s.a.d.
cartagena c.f.
real oviedo s.a.d.
mondragon unibersitatea 72
getxo sbt 106