Astelehena, 2021.eko Abenduak 20
Bizitzen ari garen Covid egoera dela eta, hockey eguna bertan behera utziko dugu. Pena handiz hartutako erabakia da, baina guztien onerako hartuta.
Eguberri on.
Gipuzkoako Hockey Federazioak, Donostiako belar hockey kluben laguntzarekin, abenduaren 22an infantil mailan / 23an benjamin eta alebin mailan “Gabonetako Hockey Eguna 2021” antolatzeko asmoa du neska-mutilentzako. Bera Berako hockey zelaian ospatuko da. ETORRI BEHAR BADUZU IRAKURRI ARRETAZ JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK.
Parte hartu nahi baduzu, eskertuko genizuke, ondorengo kontu korrontean 15€-ko ordainketa egitea abenduaren 10a baino lehen (JOKALARIAREN IZEN-ABIZENAK ZEHAZTUZ) eta beherago aipaturiko helbide elektronikora ordaingiria bidaltzea; Bidali zuen helbide elektronikotik eta ez bankuko mezu automatiko bat. Ondoren, online betetzeko formulario bat bidaliko zaizu email bitartez. Garrantzitsua izango da hau abenduaren 10a baino lehen betetzea, kamisetaren tamaina aukeratzeko. Ordaingiria bidali eta formularioa erantzun ezean, inskripzioa ez onartutzat emango da.
Behin epe hau itxi dela, eta plazarik balego, epez kanpoko inskripzioak posible izango dira baina ez dute kamisetarik izango kuota berdina ordainduaz. Gogoratu kopuru mugatua izango dela.
d.tecnico@fghockey.com
Ideia 09:30ak inguru hasi eta 13:00 inguru bukatzea da. Hala ere izenemate kopuruaren arabera hau alda daiteke. Izenemate kuotarekin, kamiseta bat eta hamaiketakoa jasoko da.
ANIMA ZAITEZ, PRIMERAN PASAKO DUZU ETA! Hockey eguna ez baduzu ezagutzen, bilatu hockey eguna youtuben eta beste edizioetako bideoak ikusiko dituzu!!!
domusa teknik isb
bosonit unibasket
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.