Osteguna, 2022.eko Maiatzak 26
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribiko eta Zumaiako klubak elkartuko dira; egun osoko festa izango da, Aitzuri pilotalekuan: kinielak, erakustaldiak, bazkaria, profesionalen jaialdia...
Gipuzkoako Zesta-punta Eskolen Eguna ospatuko dute, igandean (2022-05-29), Zumaian.
Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Donostia Jai Alai (Donostia), Gazteleku (Andoain), Hondarribiko (Hondarribia) eta Zumaiako (Zumaia) klubak izango dira protagonista.
Aitzuri pilotalekura bildutakoek egun osoko festaz gozatzeko aukera izango dute (kartela, albiste honen eranskinean):
Benjamin, alebin eta infantil kategorietako puntisten kinielekin hasiko da Zesta-punta Eskolen Eguna, 10:00etan
13:00ak aldera, emakume puntistek erakustaldia eskainiko dute
14:30erako jarri dute bazkarirako hitzordua
Eta bazkal ondoren puntista profesionalak ikusteko aukera izango da, Aitzurin. 16:30ean, Goikoetxea-Lopez eta Erkiaga-Irastorza bikoteak izango dira aurrez aurre
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
domusa teknik isb
bosonit unibasket
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
movistar estudiantes
idk euskotren
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
eibar s.a.d.
eldense c.d.