Osteguna, 2022.eko Irailak 15
Larruzko paletako lehiak eman zion hasiera, joan den asteburuan, denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzaileari; jardunaldi honetan beste hainbat eta hainbat espezialitate gehituko zaizkio
Larruzko paletako lehiak eman zion hasiera, joan den asteburuan (2022-09-11), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzaileari. Eta beste hainbat eta hainbat jokamolde gehituko zaizkio jardunaldi honetan (2022-09-18). Han eta hemen Gipuzkoako klubetako pilotariak berriro lehian ikusteko aukera izango da, beraz.
Espezialitate ia guztietan jokatzen da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketa. Honako jokamoldetan ariko dira pilotariak:
Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau terdian ondoren
Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila), eta nagusiak emakumetan
Gomazko paleta: nagusietan (1., 2. eta 3. maila); eta jubeniletan eta nagusietan (1. eta 2. maila) emakumetan
Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
Pala motza: nagusiak
Pala: nagusiak
Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
Joko garbi
Errebotea
Pasaka
Urriaren 30eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
Azaroaren 13koa: eskuz binaka (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila, nagusiak Ohorezko maila, nagusiak 1. maila eta nagusiak 2. maila) eta gomazko paleta neskak (nagusiak 1. maila eta 2. maila)
Azaroaren 27ko asteburua: eskuz binaka (kadeteak 2. maila, kadeteak 3. maila eta jubenilak 2. maila) eta gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
Abenduaren 4ko jardunaldia: eskuz binaka neskak (nagusiak), zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila) eta gomazko paleta neskak (jubenilak)
Abenduaren 11koa: eskuz binaka (nagusiak 3. maila)
Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak) eta pala motza
Otsaila: gomazko paleta banaka (7aren barruan)
Apirila: joko gabi eta gomazko paleta banaka (kantxa osoan)
Ekaina: eskuz banaka lau terdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), pala eta errebotea
Uztaila-abuztua: pasaka
gesalaga okelan zarautz r.t.
getxo rugby
ilcapo hondarribia bidasoa
tarazona bm
real sociedad s.a.d. c
logroñes u.d.
uharte
amenabar zarautz zke
andratx cb
domusa teknik isb
ereintza aguaplast
trapagarán