Ostirala, 2022.eko Irailak 30
Eguraldiak baldintzatuta, finalerdi bakarra jokatu ahal izan zuten aurreko asteburuan, eta Gipuzkoa 1 taldeak galdu egin zuen Bizkaiaren aurka; Gipuzkoa 2k ostiralean neurtuko ditu indarrak Iparralde 1-Senpere taldearekin, Oiartzunen
Oraindik ere aukerak ditu Gipuzkoak Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finala jokatzeko. Aurreko asteburuan ziren jokatzekoak bi finalerdiak, baina bakarra jokatu ahal izan zuten, eguraldiak baldintzatuta, eta Gipuzkoak galdu egin zuen. Beste finalerdia ostiral honetan izango dute gipuzkoarrek.
Bizkaia vs Gipuzkoa 1 aurrez aurrekoa ikusteko aukera izan zen, igandean, Otxandion (Bizkaia). Baina gipuzkoarrek ezin izan zuten finalerako txartela lortu, 10-2 galdu baitzuten.
Gipuzkoa 2k ditu oraindik aukerak aurrera egiteko. Hain zuzen ere, Gipuzkoa 2 vs Iparralde 1-Senpere partida gelditu zen bertan behera, ostiralean, euriagatik. Datorren ostiralean izango dira aurrez aurre gipuzkoarrak eta lapurtarrak, 18:30etik aurrera, Oiartzunen.
Irailak 30, ostirala, 18:30, Oiartzun-Beheko plaza
GIPUZKOA 2 vs IPARRALDE 1-SENPERE
c.d. bidasoa-irun
incarlopsa cuenca
inter de milan fc
real sociedad de f. s.a.d.
ereintza bitek 17
c.b. kukullaga 25
logroñes u.d. 2
tolosa c.f. 1
ulacia grupo zke
mondragon unibersitatea
tolosa c.f. eskubaloia 32
mek eibar eskubaloia 26