Asteazkena, 2024.eko Urtarrilak 24
Asteburuan hasiko da lehia, hainbat kategoriatan: jubenilak eta nagusiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan ariko dira; infantilak Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan, eta alebinak Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan Asteburuan (2024-01-28) hasiko da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa, alebin, infantil, jubenil eta nagusi kategorietan. Jubenilak eta nagusiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira, infantilak Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan, eta alebinak Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketan. 4 taldek eman du izena alebinetan, 5 bikotek infantiletan, 4 taldek jubeniletan eta 5 bikotek nagusietan; hauexek:
Alebinak (Eskola Kirola): Behar Zana, Txost, Zubieta 1 eta Zubieta 2 Infantilak (Errendimendua): Behar Zana, Txost 1, Txost 2, Txost 3 eta Zubieta Jubenilak (Ezker Hormako Kluben Artekoa): Behar Zana, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Zubieta 3 Nagusiak (Ezker Hormako Kluben Artekoa): Txost, Zubieta 1, Zubieta 2, Zubieta 3 eta Zubieta 4
Kategoria guztietan, ligaxka izango dute lehenik, otsailaren 25eko jardunaldira bitartean. Eta lehen hiru sailkatuek azken fasea jokatuko dute. Ligaxka lehen postuan bukatzen duten taldeak finalera sailkatuko dira zuzenean, eta 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute, martxoaren 3ko jardunaldian. Final guztiak martxoaren 10eko asteburuan izango dira ikusgai, Zubietan.granada 0
sd eibar 2
real sociedad 0
celta 1
afantxo pesc. ferreres 3
donipari ke 2
c h barrocanes 2
atlético san sebastián 2
real sociedad s.a.d. 1
atletic terrassa hockey club 4
cd getxo 0
sd eibar b 1