GIMNASTIKA AEROBIKOA ZER DA?
Aerobikaren inguruan normalean jendeak gehien ezagutzen duen aldea gimnasio bateko aretoan pertsona multzo batek beren irudi fisikoa mantentzeko eta animo ona izateko egiten dutena da. Nahiz eta hauek izan helburuak praktikatzen duten gehienentzat, dinamismoaren eta irudimenarengatik nabarmendua den gimnastika aerobikoa lehiatzen den kirol diziplina bezala ere praktikatu daiteke.
Lehiaketako aerobikean lau dira martxan jartzen diren kategoriak: gizonezko eta emakumezkoen banakako modalitatea, bikote mistoak, hirukoteak eta taldekakoak.
Txapelketa bakoitzaren arabera aldatu arren, koreografien iraupena bi minutu ingurukoak izaten dira. Denbora honetan zehar, kirolariak bere gaitasun guztiak erakusteko gai izan behar da eta derrigorrezkoak diren hainbat zailtasunak burutu.
Errutinak etengabeko mugimendua, malgutasuna, indarra eta oinarrizko zazpi pausuen
erabilera erakutsi behar du. Guzti hauek, zailtasunezko elementu altuekin eta perfekzioz gauzatuak. Aerobikeko pausuen konbinaketa besoen mugimenduekin batera musikarekin barneratu behar dira inpaktu baxuko eta altuko sekuentzia jarraiak, erritmikoak eta dinamikoak osatzeko. Errutinaren hautaketa ariketa aerobikoen jatorri kardiobaskularra erakusteko intentsitatea izan behar du.