GIMNASTIKA ERRITMIKOA ZER DA?
Gimnastika erritmikoa balletaren, dantzaren eta soka, pilota, uztaia, mazoak eta xingola bezalako tresnak tartekatzen duen diziplina da. Gimnastika erritmikoa modu ez arautu batean
sortu zen; pixkanaka, oinarriak, arau orokorrak eta espezifikoak garatzen joan ziren gaur egungora iritsi arte.
Azken urteetan mutilen presentzia handitzen joan arren, gimnastika erritmikoa betidanik emakumezko kirol izan da. Estetikara oso lotuta dagoen kirola da, non musikan oinarritutako mugimendu eta elementu ugari eta konplexuak egiten diren.
Kirol honek, arte eta kiroletik urrunduak daudenei ere erakartzea lortzen du. Bi eran praktikatu daiteke, taldeka zein banakakoan.
Errusiar eta Bulgariar eskolak dira kirol honetan influentzia gehien dutenak.