Oxigeno-kontsumo maximoak, banako batek lan fisikorako duen gaitasun maximoa adierazten du. Era orokor batean Oxigenoaren atmosferatik muskulurako garraio sistemaren egoera baloratzen du, arnas-aparatuaren eta aparatu kardiobaskularraren eta metabolismo energetikoaren funtzionamendua integratuz.
Ondorioz, oxigeno-kontsumo maximoaren neurketa, iraupen luzeko ariketetarako (ariketa aerobikoetarako) gaitasunaren irizpide ezin hobea da. Bere zehaztapena egiteko intentsitate altuko ariketak egin behar dira eta materiale bereziak behar dira, hala nola, esfortzu-tapiza edo zinta, gasen analizatzaile konputarizatua, elektro kardiografoa, presio arterialaren neurketarako esfingomanometroa,... Emaitzak, kontsumitutako oxigeno litro minutuko edo pisuarekin erlatibizatuz, mililitro kg-ko azaltzen dira.
Honela, kirol bakoitzerako munduko txapeldunen eta maila ertaineko kirolarien oxigeno kontsumoak ezarri dira. Bestalde, kirolariak eta honen entrenatzaileak geroz eta gehiago eskatzen dituzte datu hauek, aukerak, gaitasunak eta egoera orokorra ezagutzea baimentzen baitute.
Probek irauten duten bitartean esfortzu-elektrokardiograma egiten da, esfortzuan presio arteriala finkatuz. Informatikoki etekin energetikoaren konstanteak kontrolatzen dira. Hau gas-analizatzaile eta ordenagailu batekin egiten da, ia 50 parametro kardiorespiratorio eta metaboliko baloratuz, probak irauten duen bitartean patologi egoera posibleak ezabatuz, alderatu bait ditzazkegu praktikatutako kirolarekin
Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala-Policlinica Gipuzkoa
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
real sociedad s.a.d.
r.c. deportivo de la coruña
real betis
real sociedad
c.d. bidasoa-irun
fertiberia puerto sagunto
real union club s.a.d.
fuenlabrada s.a.d.
eibar
cartagena c.f.
barcelona f.c.
real sociedad de f. s.a.d.