Argien mendean (XVIII. mendean), hainbat gertakizun esanguratsu izan ziren historian, zientzia fedeari nagusitu baitzitzaion. Orduan, zientziarekin batera, modernitatea ere nagusitu zen, kontzientziak agintzen baitzuen giza jarreran. Gero eta razionalizazio handiagoak edo zientziatik sortutako teknologia modernoak edota mugarik gabeko aurrerapenak hainbat aldaketa ekarri zuten kirolaren arloan, besteak beste, arauak sortzea, teknikak, markak eta epailetzak garatzea, eta, jokalariek errenditzeko zuten ahalmena onena izan zedin, beren baldintzak neurtzeko aukera.
Beraz, Aro Modernoan, gizonezkoen unibertsoari lehentasuna eman zitzaion, garapen teknologikoak, urbanizazioak eta industrializazioak eraginda. Horrek aukera berriak zabaldu zituen, eta, gizonezkoek, bereziki, bereganatu zituzten aukera haiek. Neurri handi batean, emakumezkoak gizarte berrikuntzatik at gelditu ziren. Bestalde, Aro Modernoko kirola XIX. mendean garatu izanak, hain zuzen ere, emakumezko eta gizonezkoaren ideal victoriarra nagusi zen Ingalaterran, emakumeak kirol jardueratik urrun mantentzen lagundu zuen, zalantzarik gabe.
real union club s.a.d. 2
fuenlabrada s.a.d. 1
eibar 1
cartagena c.f. 0
real sociedad s.a.d. 1
r.c. deportivo de la coruña 1
real betis 0
real sociedad 2
c.d. bidasoa-irun 34
fertiberia puerto sagunto 24
barcelona f.c. 8
real sociedad de f. s.a.d. 0