Asteartea, 2024.eko Maiatzak 7
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kirol Departamentuaren bitartez, kirol arloko dirulaguntzetarako oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak onartu dituela iragarri du, 2024ko deialdiarekin batera.
Goizane Álvarez Irijoa Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez, laguntza hauen helburua Gipuzkoako gizarte osoan jarduera fisikoa eta kirola sustatzea da, dirulaguntza hauen helburua kirol arloan aukera berdintasuna sustatzea eta kirol jarduera mota guztietan parte hartzea erraztea da.
Dirulaguntzen lerroetan hainbat arlo sartzen dira, hala nola toki-erakundeei laguntzea, kirol-klub eta elkarteei babesa ematea eta hainbat erakundek antolatutako kirol-jarduerak bultzatzea. Ekimen honek Kultura eta Kirol Sailak herritarren ongizatearekin eta osasunarekin duen konpromisoa islatzen du, baita lurraldeko kirolaren garapen integralarekin ere.
Dirulaguntza horietarako 3.479.000 euroko aurrekontua esleitu da, eta horrek agerian uzten du Foru Aldundiak kirolari ematen dion garrantzia, gizartea eraldatzeko eta komunitatea garatzeko tresna gisa. 1.375.000 euro Gipuzkoako toki-erakundeentzako kirol-arloko dirulaguntzetarako; 1.661.000 euro Gipuzkoako kirol-klub eta -elkarteentzako kirol-arloko dirulaguntzetarako; eta 443.000 euro Gipuzkoako kirol-erakunde eta -elkarteek garatutako hainbat jardueratarako dirulaguntzetarako. Dirulaguntza hauetarako eskabideak aurkezteko epea zabalik dago. Dirulaguntzak aurkezteko epea maiatzaren 27an amaituko da lerro batzuetan, eta uztailaren 1ean gainerakoetan.
Laguntza emateko eta gaiak argitzeko, Kirol Departamentuak informazio-bilerak antolatu ditu Gipuzkoako hainbat herritan, eta klubetako eta kirol-erakundeetako ordezkariei saio horietan parte hartzeko gonbita egin zaie, dirulaguntzei buruzko xehetasun gehiago lortzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan kirola babesten eta sustatzen jarraitzea espero du.
Dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin gipuzkoakirolak@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan.