Asteartea, 2019.eko Maiatzak 14
Zumaia 2 taldeak irabazi du alebin kategoriako mutilen finala, Aia 2ren aurka, eta Zumaia 1 taldeak neskena, Aduna 1en kontra; Hernani 4 taldea, berriz, neska infantilen finalean nagusitu zaio Hernani 2ri
Zumaiak eta Hernanik irabazi dute Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketa. Larunbatean (2019-05-11) izan ziren ikusgai finalak, Hernaniko Ereñozu auzoan. Zumaiako taldeek alebinen lehiak irabazi zituzten (bai mutilena, Aiaren aurka, bai neskena, Adunari), eta Hernanik infantilena (neskena soilik jokatu zen, Hernaniko bi talderen artean). Ondorengo lerrotan dituzue xehetasunak:
Maiatzak 11, larunbata, 16:00, Hernani-Ereñozu
1. Paleta, alebin mutilak:
ZUMAIA 2 (Cabaleiro-Carballo-Garikano) 4 (6,6,6,6) /
AIA 2 (Hoyos-Alustiza) 0 (2,2,1,1)
2. Paleta, alebin neskak:
ADUNA 1 (Zabala-Iruretagoiena-Navarro) 2 (1,6,5,1,2) /
ZUMAIA 1 (Etxabe-A.Aldazabal-H.Aldazabal) 4 (6,1,6,6,6)
3. Paleta, infantil neskak:
HERNANI 2 (N.Barrenetxea-Macicior-Kerejeta) 19 /
HERNANI 4 (A.Barrenetxea-Iriondo-Tolaretxipi) 25
real sociedad de f. s.a.d.
real madrid c.f.
real sociedad de f. s.a.d.
atletico de madrid
osasuna promesas
real union club s.a.d.
barbastro u.d.
real sociedad s.a.d. c
mek eibar eskubaloia
tolosa c.f. eskubaloia
egia - teila fabrika
trapagarán