Osteguna, 2019.eko Ekainak 13
Kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Txapelketako lehiak jokatuko dituzte, 11:00etan hasita, Beotibarren; Gipuzkoako gainontzekoak eta eskualdetako txapelketetakoak hurrengo jardunaldian izango dira. Gaztelekuk irabazi du 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala; eta Aizpuruak (Zumaia), Hernandezek (Donostia Jai Alai), Garciak (Gazteleku) eta Izagirrek (Beotibar) zesta-punta banakakoak
Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, igande honetan (2019-06-16), Tolosan. Hain zuzen ere, kadeteen 2. mailako eta jubenilen 2. mailako Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte, Beotibarren, 11:00etan hasita.
Gipuzkoako gainontzeko finalak (kadeteen 1. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak) eta eskualdetako txapelketetakoak (kadeteen 1. eta 2. maila, jubenilen 1. maila eta nagusiak, bai Ekialdeko lehian bai Mendebaldekoan) datorren jardunaldian, ekainaren 23koan, dira jokatzekoak.
Hona hemen asteburu honetako finalen jaialdiaren xehetasunak:
Ekainak 16, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka lau terdian, kadeteen 2. maila:
CAMINA (Eibar) / IZAGIRRE (Goierri)
2. Eskuz banaka lau terdian, jubenilen 2. maila:
MIQUEO (Tolosa) / GOIKOETXEAUNDIA (Tolosa
tolosa c.f.
logroñes
barbastro u.d.
real sociedad s.a.d. c
osasuna promesas
real union club s.a.d.
eibar s.a.d.
athletic club
albacete balompie s.a.d.
eibar s.a.d.
amenabar zarautz zke
beti-onak