Miércoles, 16 de octubre de 2019
11:00etan hasiko da lehia, Villabonako Errebote plazan; Txost eta Luzean gelditu dira finalaren atarian
Beste behin ere, Zubietak jokatuko du Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala. Baina oraingoan beste aurkari bat izango du aurrean: Noizbait taldea. Biak nagusitu ziren finalerdietan, joan den asteburuan (2019-10-13): zubietarrek 13-1 irabazi zioten Oiartzungo Txost taldeari, eta hazpandarrak Donibane Lohizuneko Luzean taldeari nagusitu zitzaizkion, 12-13ko emaitza estuarekin. Igandean izango da Zubietaren eta Noizbaiten arteko finala, 11:00etan hasita, Villabonako Errebote plazan: 
 
Urriak 20, igandea, 11:00, Villabona-Errebote plaza
ZUBIETA vs NOIZBAIT
sd eibar b 2
leioa sd b 4
grupo ureta tizona burgos 81
inveready gipuzkoa 73
gesalaga okelan gipuzkoa sortzen 57
real oviedo rugby 17
inexo el salvador 29
ampo ordizia 23
biele isb 74
coto córdoba cb 76
irun leka enea 0
arteal santiago 4